[Irteera: 08:45]

Bertso txapelketako finalera joateko autobusa, Makaldegitik abiatuko da igandean

Aiurri 2022ko abe. 13a, 09:17
©Bertsozale Elkartea

Finalaren astean murgilduta gaude eta gaurkoan, esaterako, finalistek agerraldia egingo dute finala jokatuko den Nafarroa Arenako prentsa aretoan. Aiurrik antolatuta, igandean busa irtengo da Andoaingo Makaldegitik. Irteera ordua 08:45tan izango da, eta finala amaitutakoan bus berdinera itzuli beharko dute bidaiariek.

Andoain-Iruñea ibilbidea egingo du autobusak, abenduaren 18an bertan. Goizean, Andoaindik atera eta, finala amaitu ostean, aterako da autobusa, Andoainera berriro itzultzeko. Andoainen hasi eta Andoainen amaituko da ibilbidea, tartean ez du geldialdirik egingo.

Azkar batean bete zen autobusa

Urpa konpainiako 55 plazako autobusa irtengo da Andoaindik, Aiurrik antolatuta. Eskaintzaren berri eman eta azkar batean bete zen autobusa. Bidaiariek 15 euro ordainduko dute joan-etorriagatik, baina Aiurriko harpidedunek abantaila izango dute eta 10 euro besterik ez dute ordainduko.

08:45tan Makaldegian

Igande goizean aterako da busa. Nafarroa Arenara busa iristean, bus gidariarekin batera lotuko da itzulerako toki zehatza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!