Leizarango emakume jokalari ohien ospakizuna urtarrilaren 7an

Aiurri 2022ko abe. 14a, 09:52

1981-1982 denboraldiko taldea (Argazkia: Leizaran kluba)

Ospakizun handia antolatu dute Leizaran eskubaloi taldean noiz edo noiz jokatu izan duten emakumeek, urtarrilaren 7rako. Leizaranek urtero antolatzen duen Errege Txapelketaren barruan, beteranoen eta Senior Neskak Lanbroa Tabernaren arteko norgehiagoka izango da Allurralden, 19:00etan; aurrez, taldeko jokalari izandakoekin argazkia egingo da. 

Argazki hori osatzeko, antolatzaileek jokalari ohi guztiei gonbidapena luzatu diete kiroldegira gertura daitezen.

Partiduaren ostean, jokalari ohiak elkarrekin egoteko eta aldarte polit batez gozatzen segitzeko asmotan, Oianumen afaria antolatu dute. Menua 35 eurokoa da, eta abenduaren 18a baino lehen eman behar da izena 660 388 715 telefonoan (Olatz, Whatsapp bidez).

Argazkian, 1981-1982 denboraldiko helduen mailako Leizaran taldea ageri da. Leizaran klubak emakumeen sailean eduki zuen lehenbiziko taldea, hain zuzen. Denboraldiz denboraldiko argazkiak, Leizaran eskubaloiko taldearen webgunean topa daitezke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!