2023ko egutegian saritu dituzten argazkilariekin sari banaketa ekitaldia

Aiurri 2022ko abe. 14a, 10:48

Jantzi dute jada argazkiz 2023. urteko Andoaingo Udal egutegia: "ingurumena" gaia oinarri, orotara, 161 proposamen aurkeztu dira, Andoaingo Udalak, Hezkuntza-Kultura sailaren eta Udal artxiboaren bidez antolatu duen lehiaketara. Hala, epaimahaiak, dagoeneko, hamabi saridunak.

Hori horrela, honako hauek dira irabazleak:

  • Urtarrila: Nerea Uralde Arrondo, “Behelainoa eta eguzkiaren arteko borroka”
  • Otsaila: Manuel Casellas Soria, “Leizotz”
  • Martxoa: Lorea Muñoz Blanco, “Compañero de paseo en Leizaran”
  • Apirila: Iosune Marin Asensio, “Udaberria Basteron”
  • Maiatza: Nerea Hernandez Perez, “Etxarrira begira”
  • Ekaina: Angel Carrasco Errazkin, “Otietako koloreen indarra”
  • Uztaila: Alejandro Díaz San José, “El mirador secreto”
  • Abuztua: Jone Perez Bengoetxea, “Udarako arratsalde bat errekan”
  • Iraila: Julian Guerrero Viejo, “Leizotzeko astotxoak”
  • Urria: Unai Ormazabal Santa Cruz “Iluntasunerantz aske”
  • Azaroa: Maria Alonso Villares, “Udazkena ”
  • Abendua: Aitor Alkain Goikoetxea, “Usabelartza bidean”

Hainbat kide izan dira deliberazio lanetan hala nola, Dabid Argindar argazkilaria, Karmele Otaegi Udal Artxibaria, Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotzia eta Esti Mujika zinegotzia. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!