Gabonak | Andoain

Andoaingo VI. San Silbestrea egingo da abenduaren 31n

Aiurri 2022ko abe. 14a, 10:54

Pandemia osteko lehen San Silbestrea izango da aurtengoa; 11:30ean hasiko da Zumea plazatik eta 5,3 kilometro edukiko ditu. 

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da, gutxienez, 14 urte edukitzea (baimenarekin). Horrez gain, 10 euro ordaindu beharko da parte hartzeko. Abenduaren 30era arte egongo da izena emateko aukera. Adi, soilik online edo internet bitartez eman ahal izango da izena: https://www.kronoak.com/eu 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!