Gaur goizean urteko azken saioa egin du “Ibili Andoain” ekimenak; parte-hartzaileek ibilaldia egiteko eguraldi bikaina lagun izan dute. Adineko jendea elkartzea, elkar ezagutzea eta elkarrekin jarduera fisiko osasungarri bat egitea helburu duen “Ibili Andoain” ekimenak, urtarrilaren 11n izango du segida.