N1 ANDOAIN A15

Eztabaidagai izan diren bi proposamenak

Jon Ander Ubeda 2022ko abe. 14a, 23:00
Xabier Ezeizabarrena, Batzar Nagusietako mahaiko lehendakaria.

Alde batetik, aurrera atera den osoko zuzenketa. Eta, beste aldetik, bazterrean geratu den mozioa.

Onartutako osoko zuzenketa, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien babesarekin

  • Aldeko botoak: 28.
  • Aurkako botoak: 19.
  1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote kontuan har ditzala C2 aukerari buruz egindako alegazioak eta eraikuntza-proiektuan txertatu ditzala, bideragarriak diren neurrian, udalerriaren etorkizuneko garapenean bateragarria izan dadin. Hirigintzakoak zein barne-mugikortasun mailakoak, zein trafiko eta zarata arazoei konponbidea emateko.

  2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote C2 aukerara aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren Andoaingo Udalarekin Bildu dadila, informazioa helarazteko eta behar diren azalpenak emateko. Eta baita alegazioak aurkeztu dituzten herritarrei ere, eurek eskatuz gero.

  3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote egitasmoa gauzatzen den bitartean zarataren aurka borrokatzeko proiektuaren osagarri diren egitasmoak bideratzea, besteak beste, Aita Larramendi ikastolari dagozkion pantailak egitea.

Atzera bota zuten proposamena, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdien babesarekin

  • Aldeko botoak: 19.
  • Aurkako botoak: 28.
  1. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu bertan behera utz ditzala C2 izeneko proiektuarentzat programatutako nahitaezko prozedurak, indarrean dagoen Andoaingo HAPOan ezarritako ildo eta helburuekin bat etorriko den proiektu berri baten eguneratzea birpentsatu ahal izateko.

  2. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu bide-azpiegitura berria eraikitzeko erabakitako konponbidearen behin betiko egikaritzeak irauten duten bitartean, gaur egungo trafikoak Buruntza, Mimendi, Ikastola Larramendi, Ubitarteko kirolgunea, Karrika eta Sorabilla inguruan sortzen dituen eragin akustiko larrien aurrean, lehen bait lehen jar ditzala kutsadura akustikoa murrizteko egiturazko neurri egokiak.

  3. Andoaingo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko aldebiko mahai iraunkor bat sortzea. Bertan trafiko eta zarata arazoei irtenbideak adosten joateaz gain, N1 eta A15aren lotura aukera desberdinak eguneratu eta baloratuko diren, etorkizuneko proiektua zein izango den erabakia adostasunez hartzeko.

  4. Mahai honetan hitz egin eta adosten direnen berri gardentasunez ematea bai Batzar Nagusietako, bai Andoaingo talde politiko guztiei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!