Andoainen gizarte eragile batzuk zabaldutakoaren arabera, Andoaingo oiloen arrautzetan erraustegiaren dioxina laukoiztu egiten dela baieztatzen da. Gogor kritikatu du hori GHK-k, datu horiek eman zituen fundazioa gezurretan ari dela leporatuz: “ToxicoWatch-ek zehaztasun tekniko eta zientifikorik gabeko txostenak egiten ditu, errealitatea gezurrekin desitxuratuz, herritarrak izutzeko”. Halaber, GHK-k adierazi du datu horiek egunero neurtzen direla eta Biodonostiak egiten dituen jarraipenarekin: “Biodonostiak emandako datuek erabateko babes zientifikoa dute eta guztiz argiak dira. Oso larritzat jotze dugu batzuek berriro ere Gipuzkoako gizartea hondakinen gaiarekin zatitzen saiatzea”.