Gabonak | Andoain

Gabon giroko ekitaldi-sorta, larunbat honetan

Aiurri 2022ko abe. 15a, 13:59

Gabon giroko eguna izango da, larunbatekoa. Gaztain jatea, txaranga, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emateko aukera...

Urki dantza taldeak gaztain-jatea antolatu baitu Juanita Alkain plazan. Eguerdiko 12:00tan hasiko da ekitaldia. Zumea plazan hasita, bestalde, Gora Kaletxiki txaranga musika joz ibiliko da kalez-kale. Arratsaldean, bestalde, haurrek gutuna zuzen-zuzenean Olentzero eta Mari Domingiri emateko aukera izango dute. Etxeberrieta plazan izango da. Gaztainak eta txokolate jatea eskainiko ditu Kotoi elkarteak.

12:00, Gaztain-jatea. Juanita Alkain plaza.
12:00, Gora Kaletxiki txaranga. Zumea plaza.
18:00, Olentzero eta Mari Domingi. Etxeberrieta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!