Gabonak | Andoain

Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertua emango dute Berrozpen, Gabon jaien atarian

Aiurri 2022ko abe. 15a, 17:57

Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek Eguberrietako emanaldia egingo dute Berrozpeko kaperan, ostiralarekin, 18:30etik aurrera. Katrin Iturraldek zuzenduko ditu hiru abesbatzak, eta Myriam Ulanga piano-jotzailearen laguntza izango dute.

Azken urtetan hiru abesbatzek ohitura bihurtu dute Berrozpeko Gabonetako kontzertua. 2018ko emanaldia, ikusgai dago sarean.  

Hona bertaratzen diren musikazaleek entzungo duten kantutegia:

* Abesbatza Txikia:

- Mesias Sarritan (Bakarlaria: Ana Almuedo) (B. Ercilla).

- Hine ma tov (Allan E. Naplan).

- E Malama (Mark und Sharee Anderson).

- Erre zenituen (X. Solana).  

 

* Abesbatza Gaztea:

- Gaur erdian (Herrikoia).

- Oh! Gau santua (A. Adams).

- The Bells of Christmas Medley.

 

* Helduen Abesbatza:

- A.L. Webber: A Concert Celebration.

- Gaur da (S. Balza).

- Orra Mari.

- Noel (Herrikoia).

 

* Hiru Abesbatzek batera:

- Ator Ator (Herrikoia).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!