Mugikortasun jasangarriaren eguna, arratsaldean Goikoplazan

Aiurri 2022ko abe. 16a, 10:52

Andoaingo Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak mugikortasun jasangarriaren eguna antolatu du, gaurko.

Egitaraua

  • 15:30-18:00 Irizarren bus elektrikoa barrutik ezagutzeko aukera izango da. Auto elektriko bat ere gertutik ezagutzeko aukera izango da Zubietako Zubigune Fundazioaren eskutik.
  • 17:00-18:30 Hirian bizikletan ibiltzeko tailer praktikoa.
  • 17:00-18:30 Pump Track ikastaroa, aditu baten eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!