Gabonak | Andoain

Ehunka gutun jaso dituzte Olentzerok eta Maridomingik, Etxeberrieta plazan

Aiurri 2022ko abe. 17a, 21:11

Karpa txiki bezain dotorea atondu diete auzotarrek Olentzero eta Maridomingiri. Arratsalde osoan zehar haur askoren bisitaldia jaso dute. Arratsalde hotzari aurre egiteko, Kotoi elkarteak txokolate beroa eskaini du eta Etxeberrietako Jai Batzordeak, bere aldetik, gaztainak.

Gabonen atariko ekitaldi polita izan da, gaurkoa. Geroz eta gertuago gaude Gabonetatik, murrizketarik gabe eta lasaitasun giroko Gabon haiek errepikatzeko aukera eskainiko dutenak. Arratsaldean Etxeberrieta plaza herriaren erdigune bilakatu da, plazara ehunka familia hurbildu baita ekitaldira. Antolatzaileek berrehundik gora txartel banatu dituzte, Olentzero eta Maridomingiri bisitaldia antolatzeko. Txartel bakoitzarekin etxeko haurrak sar zitezkeen, beraz, ehunka haurren gutun jaso dituzte Olentzerok eta Maridomingik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!