Pandemia gainditu osteko bigarren elkarretaratzea egin dute Andoaingo pentsiodunek Goikoplazan, kontsejupean, pentsio duinak eskatzeko. Urtarrilaren 9an egingo dute hurrengo protesta saioa, Gabonak igaro eta gero. Gaurko ekimenean Osakidetzak bizi duen krisia izan dute hizpide, irakurri duten oharrean.