Txerri hiltzearen tradizioa biziberritu zuten Hogar Extremeño elkartean

Aiurri 2022ko abe. 19a, 17:23

Txerri-hiltzearen usadioari heldu zion berriro Hogar Extremeño elkarteak asteburuan.  Elkarteko sukaldariak goizez ekin zioten txerria pusketatan zatitzeari, eta baita sukaldeko gainerako lanei, lapikoak sutan jarrita. 

Besteak beste, Extremaduran ohikoak diren migak, azpizunak, haragi gisatua edo gibela gobernatzea egokitu zitzaien sukaldariei.

Hogar Extremeñon sukaldari taldea, larunbat goizean: Antonio Rodríguez, Antonio Gonzalez, Angel Gonzalez, Benancio Garcia, Paco Rodrigez, Antolin Lopez eta Paco Vicente.

 

Eguerdiko  hamabietarako, jaki goxoak mahaira eramateko moduan zeuden, Extremadura Kaleko egoitzan. Lehenbiziko probaketa horretan, elkarteko bazkide eta beren familiarrekin bat egin zuten hainbat gonbidatuek, hots, Andoaingo Udaleko eta elkarteetako ordezkariek.

Hogar Extremeño elkartean tradizioa den bezala, biharamunean segida izan zuen gastronomiaren festa sozialak, bezperan geratu ziren kondarrekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!