[157 langilek zuten botoa emateko eskubidea]

LAB gailendu zaio ELAri, Udaletxeko hauteskundeetan

Jon Ander Ubeda 2022ko abe. 20a, 19:22

LAB sindikatuko hautagaitza.

Parte hartzea nabarmen handitu da, aurreko deialdiarekin alderatuta. LAB sindikatuak 5 ordezkari izango ditu, eta ELAk 4. Irabazleak 63 boto ditu, eta galtzaileak 44 boto. Langilegoaren %70ak eman du botoa.

Hautes-zerrendak ikusita, eta aldaketarik ematen ez bada, hauexek dira Andoaingo Udal langileen ordezkariak:

LAB sindikatua

  • Mailu Arruti.
  • Oihane Uitzi.
  • Arantza Zabala.
  • Iñigo Muñoz.
  • Jaxone Usandizaga.

ELA sindikatua

  • Lourdes Loiarte.
  • Amaia Huici.
  • Garbiñe Otxandorena.
  • Karmele Otaegi.

Hauteskundeen emaitza

  • Zentsua: 157.
  • Botoak: 110.
  • Portzentaia: %70.
  • LAB 63 boto.
  • ELA 44 boto.
  • Zuriak: boto 1.
  • Baliogabeak: 2 boto.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!