Gabonak | Andoain

"Gertutasuna eskaintzen dugu"

Jon Ander Ubeda 2022ko abe. 27a, 07:31

Maripi Herce Andoaingo Xare oinetakoak dendako arduraduna da.

2022a normaltasunarena dirudi. Urtea ondo amaituko al duzue?

Arraroa izan da, baina salmenta kopuruari dagokionez nahiko ona izan da.

Bapatean neguan sartu gara, zer eragin du horrek zuengan?

Negozioaren ikuspegitik udazkena oso txarra izan da, eguraldiari dagokionez ona egin duelako. Negua iritsi dela nabaritu dugunean areagotu dira salmentak.

Bonoak lagungarri al dira zure negozioarentzat?

Nire kasuan, bai. Beharbada ohitzen ari gara, baina guri bultzada ona ematen digu.

Oparitarako asko saltzen da aste, hilabete hauetan?

Hilabeteetan ez, azken hilabetean nabaritzen da joera hori. Eta azken unean ere horixe izaten da erosketa areagotzeko arrazoi nagusia. Abenduan nabaritzen dugu aldaketa handiena.

Olentzero ala Errege Magoak, zer nahiago dute erosleek?

Haurrak dauden etxeetan, nagusiki, Olentzero. Jende helduagoarentzat, oraindik Errege Magoak. Joera Olentzero aldera nabaritzen da, gehiago.

Zer nolako urtea aurreikusten duzu?

Arraro samarra izango da, eta urduritasunez begiratzen diot datorrenari.

Ticket baik zer nolako eragina izan du?

Eragina, gehienbat, dendariongan izan du. Wi-fi-a instalatu eta tresneria egokitu behar izan dugulako. Inbertsio potoloa izan da, eta urte osoan zehar eragina izango du gastu finko berriak sortu dizkigulako.

Zer esango zenieke erosleei?

Andoaindarrei eta inguruko herri txikietako erosleei eskerrona adierazi nahi diet, guregana hurbiltzeagatik.

 

 

Elkarrizketa hau eta gehiago irakurgai Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!