Aiurri Kide

Urtea ondo bukatzeko sari ederra

Aiurri 2022ko abe. 30a, 08:43

Aiurri kidetze edo harpidetza kanpaina betean da, eta urtea ondo amaitzeko sari ederra zozkatuko du abenduaren 31n Zumea plazan jarri duen postuan.

Harpidetza sustatzeko mahaia ipiniko dute Aiurriko lankideek, Zumea plazan. Aiurri hamaboskaria eta astekaria, Ikusbera haur aldizkaria eta urteko egutegia… papereko ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera izango da bertan.

Urteko azken eguna izanik, eta San Silbestrea ospatzen delarik, Aiurrik pizgarria ipiniko du plazan. Saski eder bat zozkatuko du, KM0 produktuez osaturik.

Saski ederra, euro bateko txartelaren truke: Aspillako saskia, bi txuleta eder, turroiak, sagardoa eta urte osorako harpidetza.

11:00tan hasita eta 14:00ak arte txartelak erosteko erosteko aukera izango da, postuan bertan. Eta, jarraian, saskiaren zozketa egingo da.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!