Ohi bezala, Kale Nagusiko balkoi batera igo eta ehunka herrikideren aurrean hitz egin dute.
Goizean hasi eta, egun osoan zehar, artzai-andrez jantzita ibili dira andoaindar ugari. Kalez kale kantuan aritu dira, eta arratsalde-iluntze aldera Olentzero eta Maridomingi agertu dira Espigoira. Dozenaka haur agurtu dituzte, eta Kale Nagusian gora giro ederrean ibili dira.
Ohi bezala, Kale Nagusiko balkoi batera igo eta ehunka herrikideren aurrean hitz egin dute.