Gabon kontzertua gaur, Alberto Agirreko kantariekin eta Olagain Txistulari taldearekin

Aiurri 2022ko abe. 27a, 08:54

Alberto Agirre abesbatza eta Olagain Txistulari elkartea Rebeca Gestoso abeslariarekin 2019an

Alberto Agirre Abesbatzaren eta Olagain Udal Txistularien eskutik, eta Joxean Pascual eta Jon Ander Belamendiaren zuzendaritzapean, Gabon kontzertua izango da Santa krutz ermitan gaur, asteartearekin, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, Ansorenaren, Readingen, Ercillaren edo Bikandiren obrak interpretatuko dituzte.

Honako kantutegia biziberrituko dute:

- Zatozte kristauak (J. Reading).

- Eibarko Kontrapasa (Mold. Luis Aranburu).

- Gotzone (Juan Batista Mendieta).

- Txurkoene (Fernando Ansorena).

- Violetaren martxa (Oskorri. Mold. Sabin Bikandi).

- Gabon doinuak (Mold. Jose Inazio Ansorena).

- Atzerriko Eguberria (Jose Inazio Ansorena).

- Elurra mara mara (Serge Jaroff. Mold. Gotzon Aulestia).

- Haurtxo polita (Gabriel Olaizola. Mold. Joxean Pascual. Bakarlaria: Karmele Muro).

- Mesias sarritan (Bartolome Ercilla).

- Eguberritako kantak (Mold. Jose Inazio Ansorena).

- Aintza zerua (Mold. Joxean Pascual).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!