Asko dira gurasoen etxean bizi diren gazte andoaindarrak, zailtasun ekonomikoak medio

Aiurri 2022ko abe. 27a, 15:04

Andoaingo GKSek etxebizitzen problematika oinarri hartuta, ikerketa lana egin eta emaitzen txostena argitaratu du. Arazo nagusia, gazteen zailtasun ekonomikoak sortutako egoerari aurre egin ezinda, emantzipatzeko arazoa litzateke. Horrez gain, datu gehiago argitaratu dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen %40ak baino gehiagok zailtasunak dituzte ekonomikoki hilabetean aurrera egiteko. Horrez gain, EAEko alokairuak gazteen soldataren %40a baino gehiago suposatzen duela adierazi dute hainbat ikerketek. Andoaingo gazteen kasua eere antzerako da, izan ere, Andoaindar gazteen %65,56a oraindik gurasoen etxean bizi dira eta hauetatik %82,9ak ezgaitasun ekonomikoak medio gurasoen etxeetan jarraitzen dute. Datu horiez gain, Andoaindar gazteei buruzko beste hainbat datu argitaratu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak bere txosnean.

Txostenean irakur daitekeenez, gazteen ia % 90ek kezkagarritzat jo dute etxebizitzen egoera; izan ere, arestian aipatu bezala, gehienek emantzipatzeko arazoak dituzte, batez ere, arazo ekonomikoak direla eta. Batetik, soldata baxuek eraginda hilabete amaierara iristeko arazoak nabarmendu dituzte; bestetik, lan baldintza kaskarren arazoa nabarmendu dute. Horrez gain, alokairuan sartzeko diru-laguntzak eskatzeko zailtasunak nabarmendu dituzte. Datu esanguratsuak da, laguntza eskatu dutenen % 20ari soilik eman diela, hots, bost herrotarretatik bat bakarrari.

Datu eta informazio gehiago eskuragarri ikerketa txostenean: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!