[Abenduak 28]

Andoaingo Udaltzainen kantua abenduaren 31n entzun ahal izango da

Aiurri 2022ko abe. 28a, 12:00

"¿Dónde están los municipales?" izena du kantuak, Facebook-eko andoaindarren foro ezagun batean maiz egiten zaien interpelazioari erantzun asmoz.

Garate studios grabazio etxean egiten ari dira ekoizpena. Musika Oiartzabalek egin du eta gonbidatu berezia izango dute: Txiribiton. Ez du, noski, abestuko. Haren bozina entzungo da maiz.

Letra ez du ez Mendiluzek ezta Berrondok egingo. Facebook-eko andoaindarren foro ezagun bati erantzunez hartu dute hitzaren mamia: "¿Dónde están los municipales?" izenburukoa da, eta estribilloan ere hori abestuko dute.

Herrian edozer gertatzen dela eta, beti agertzen da internautaren bat "¿Dónde están los municipales?" adieraziz. Eta udaltzainak gogaituta daude haien lana zalantzan jartzen delako, eta kantu protesta egingo dute.

Gogotsu ari dira grabaketa lanetan, eta autotuneari esker akatsik gabekoa izango da. Ez baitira kantari profesionalak, eta beldur dira ea kritiko musikalen batek '¿Dónde están los Ertzainas?' idatziko ote duen. Garate Studiosetik esan dutenez, ez da horrelakorik gertatuko.

Abenduaren 31n entzungai, adi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!