Gabonak | Andoain

Bertsoak eta txalaparta, ostiral honetan Andoaingo kaleetan

Aiurri 2022ko abe. 29a, 08:26
Artxiboko irudia

Goikoplazako Elizondo tabernan hasiko da ibilbidea, 18:00tan hasita. Eñaut Martikorena eta Eli Pagola bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maizorriko kideak txalaparta joz.

Kaixo bertsozale!

Urtero bezela Andoainen bertso txalaparta poteoa izango da trikitilariekin. Ostiral honetan Abenduak 30 izango da arratsaldeko 6etan Elixondo tabernan hasita. Bertsolariak Eñaut Martikorena eta Eli Pagola izango dira. Haiekin batera Maizorri txalaparta eskolako kideak eta Maialen eta Iñaki trikitilariak izango dira giroa alaituz!

Animatu eta zabaldu!!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!