Korrikalari herrikoien festa bilakatu da Lasterka Itzuli taldeak goizez antolatu duen San Silbestre lasterketa. Maialen Gurrutxagak eta Aimar Muruak irabazi dute ia 400 korrikalarien parte hartzea izan duen 5,3 km.ko proban. Horietako askok mozorrotuta egin dute korrika saioa, umorez zipriztinduz lasterketa. Sailkapena jada sarean zabalduta dute. Argazki-bilduma zabala, eskura: