1923 Euskalduna 2023

Realaren eta Athleticen arteko Bertsoderbia egingo da hilaren 14an, Bastero Kulturgunean

Aiurri 2023ko urt. 2a, 10:55

Urtarrilaren 14an Bertsoderbia egingo da Bastero Kulturgunean, eguerdiko 12:00tan. Sarrerak gaurtik aurrera eskuragarri egonen dira bertsosarrerak.eus webgunean eta doakoak izango dira. 

Euskaldunak antolatu duen ekitaldira hainbat bertsolari ezagun bertaratuko dira: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Alaia Martin, Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxeberriazarraga. Gai jartzailea Andoni Egaña izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!