Gabonak | Andoain

Haurren erreferentziazko telebista programaren protagonistak Basteroko oholtzara igoko dira

Aiurri 2023ko urt. 3a, 07:36

Arrakasta handia du Goazen telebista saioak, haur eta gaztetxoen artean. Gaurkoan, ordea, pantailatik oholtzara igoko dira. Ikuskizun berriena Andoainen ikusteko aukera izango da. Sarrera solte batzuk besterik ez dira geratzen salgai.

Sinopsia:

Iritsi da Go!azen 9.0 denboraldi berria! Aurten Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada “beteranoak” diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Musika eta dantza izango dira aurtengoan ere protagonista.

 

Martxoan Amasa-Villabonako Gurean ariko dira.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!