Adarramendin min hartutako pertsona bat helikopteroan eraman dute Ubitarte futbol zelaira

Aiurri 2023ko urt. 3a, 18:25

Udaltzainek azaldutakoaren arabera, pertsona bat Adarra mendian erori eta min hartu du; beraz, helikopteroan jaso eta Ubitarte futbol zelaira eraman dute, bertan anbulantziak artatu eta osasun zentro batera eramateko. Irudiak bolo-bolo dabiltza sarean.

Imagen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!