Honako hauxe izango da ibilbidea:
- 16:45: Erregeek, pajeek eta laguntzaileek zahar egoitzako aiton-amonei bisita egingo diete.
- 18:25: menditik jaitsiko dira herritarrengana.
- 18:30: Txitibar plazatik hasiko da ibilbidea, Zumea kalerantz: hainbat geldialdi izango dira, hain justu ere, Zumea plazan, Kale Nagusian eta Bastero inguruan.
- 19:00 -19:30: Andoaingo Txistulariak udaletxeko aterpean egongo dira, girotzen.
- 19:15- 19:30 Goiko Plazara iritsiko dira Erregeak. Udalak harrera egingo die, areto nagusian. Ondoren, udaletxeko balkoitik emango dute mezua, baita gozoki-sorta bota ederra ere . Argazkiak ateratzeko udaletxeko aterpean geldituko dira.