Garaipena, urteko lehen partidan

Aiurri 2023ko urt. 8a, 09:43

©Euskalduna

Gizonezkoen gorengo mailan urteko lehen partida jokatu zen, atzokoan. Euskaldunak Oiartzun mendean hartu zuen Ubitarten (2-0), eta garaipen horri esker hirugarren dago sailkapenean.

Lehen itzulia amaitzeko jardunaldi baten faltan, sailkapenaren gaikaldean dago Euskalduna. Ligan azken postuan dagoen taldearen bisitaldia jaso zuten, eta Andoaingo taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen. Datorren asteburuan Axular taldearen zelaian jokatuko dute. Sailkapenean atzealdean dago.

Garaipena eskuratzea lehen itzulia borobiltzea litzateke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!