8 garaipen eskuratu dituzte, eta hiru partida galdu. Ordizia doa lehen postuan, puntu bat gehiagorekin. Eta Urola dago hirugarren, puntu bat gutxiagorekin.
Asteburuan Hondarribia Bidasoa taldearen zelaian ariko dira. Bosgarren postuan dago sailkapenean, bi garaipen gutxiagorekin. Ez da partida erraza izango, baina ez da ahaztu behar Allurralden jokatu zuten partidan andoaindarrak nagusitu zirela (28-23).
Gaikaldean jarraitzeko partida garrantzitsua da, beraz.