Odol-emaileen hitzordua Andoainen, astelehenean

Aiurri 2023ko urt. 8a, 20:14

Bihar, astelehenarekin (urtarrilak 9) andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30etik iluntzeko 20:10ak arte. Egunean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Azken alditan nabarmendu dutenez, odola ematea beharrezkoa da, erreserbak jaisten ari baitira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!