Herriko gazteak azpitxapeldun Lasarte-Oriako Areto Futboleko Txapelketan

Aiurri 2023ko urt. 9a, 14:13

Gabonetako V. Areto Futbola Txapelketa jokatu da Lasarte-Orian benjaminen, alebinen eta infantilen mailetan aurreko bi astetan, C.D Eguzki areto-futbol taldeak antolatuta. Bertan, Andoaingo gazteek osatutako Porrusitos taldea azpitxapeldun geratu zen infantilen mailan, larunbatean Real Lasarte taldearen aurka finala galdu eta gero.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!