Aiurri Kide

Agortu dira Realaren eta Athleticen arteko Bertsoderbirako sarrerak

Aiurri 2023ko urt. 10a, 08:41
Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus kantuan ariko dira, bertso derbian.

Urtarrilaren 14an Bertsoderbia izango da Bastero Kulturgunean, eguerdiko 12:00tan hasita. Sarrerak azkar batean saldu dira. Bertaratzen direnek gozatu ederra hartuko dute, bertsolari bikainak igoko baitira oholtzara.

 

Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Alaia Martin, Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxeberriazarraga.

Gai jartzailea Andoni Egaña.

 

Aiurriko harpidedunen artean 2 sarrera zozkatuko ditugu

Aiurriko harpideduna zara eta Bertsoderbirako sarrerarik gabe geratu zara? Joan nahi duzu? Mendeurrena ospatzen ari den Euskalduna taldeari esker, Aiurriko bi harpidedunak sari polita eskuratu dezake. Bidali whatsapp mezua 619 163 537 telefono zenbakira, "Bertsoderbia" hitza aipatuz. Eta zozketaren irabazleak 2 sarrera eskuratuko ditu.

  • Zozketan parte hartzeko epea ostegunean amaituko da, eguerdiko 12:00tan. Saridunari Aiurrik jakinaraziko dio, zuzenean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!