Bilkuran gogoratu zuten urtarrilaren 12an bost urte beteko direla pentsio publiko duinen aldeko mobilizazioak hasi zirela. “Geroztik eramaten ari garen borrokaren bidez lorpenak lortu ditugu, besteak beste: iraganean aplikatzen zen urteroko % 0,25eko igoera gelditzea, eta gehiago izatea; alarguntza-pentsioei dagokien ehunekoa hobetzea; iraunkortasun-faktorea aplikatzea eragoztea; edo eta, % 8,5eko igoera”.
Nolanahi ere, oraindik ere zer aldarrikatua badagoela gehitu zuten: “Hala ere, aldarrikapen garrantzitsuak daude, hala nola, erosteko ahalmenaren galera 2011tik, 2021 eta 2022 urteak barne, eta 1080 euroko Gutxieneko Pentsioa, besteak beste”.
Bestalde, pentsiodun zaurgarrienak abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretutik kanpo geratzen direla ere gogoratu zuten: “Estatuko herri eta komunitateetako pentsiodunen plataformek egoera horretan daudenak planean sartzeko eskatzen dugu. Gobernuak ahaztu egiten du Espainiako pentsioen % 50 baino gehiago LGSren Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azpitik daudela (1.000 euro gordin hilean). Urtean 27.000 euro gordin baino gutxiago irabazten dutenentzat, 200 euroko laguntza bakarra da”.