Hernanin aritu eta gero, Irunen dute hurrengo txapelketa

Aiurri 2023ko urt. 11a, 07:18

©Karmen Herrero

Negu betean, kiroldegiz kiroldegi denboraldia aurrera doa.

Aurreko asteburuan Hernanin

Infantil, junior eta senior mailakoek Hernaniko XXIV. Sarian parte hartu dute. Sari honetan 100 metroko edozein estiloetako proba batean hartu behar zuten parte etabaita 4 estiloetako 100 metroko proban ere bai. "Gabonetako data arraro eta bereziak kontuan hartuta, txukun ibili ziren gure igerilariak, domina eta sari ugari eskuratuz. Gure taldetik Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Miren Sarobe, Alba Escribano, Saioa Elola, Irati Etxeberria, Unai Somovilla, Ane Meyer eta Garazi Etxeberria izan genituen bertan eta Hernani, Taosa, Zarautz eta Fortunako igerilariekin batera lehiatu ziren".

Datorrenean Irunen

Gipuzkoako Kluben Kopa ospatuko da Irungo Azken Portu igerilekuan eta bertan izango da infantil, junior eta absolutuen multzo osoa: "Oso txapelketa polita izaten da giro ona, talde lana eta elkarren arteko laguntza nagusitzen direlako; beraz, gogoz hartuko dugu asteburua".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!