Ur mozketak ostegunetik ostiralerako gauean

Aiurri 2023ko urt. 11a, 12:54

Ur hornidura sareko ur-ihesak eta isuriak aztertzeko, aldi baterako ur mozketak iragarri ditu hainbat eremutan Andoaingo Udaleko zerbitzu sailak.

"Mozketak ostegun gauerditik (urtarrilak 12) ostirala bitartean (urtarrilak 13) gertatuko dira. Azterketa hauek ezinbestekoa egiten dute ur horniduran eten laburrak burutzea, batezbesteko 30 minututako luzapena izango dute. Proba hauen ordutegia gauerdiko 00:00etatik, goizeko 07:00 bitartean izango da".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!