Gaztañaga sagardotegiak datorren asteazkenean irekiko ditu ateak; irekiera girotzeko Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira bertan. Argi adierazi du Axier Gaztañagak denboraldi berriari begira: "Ea urte polita egiten dugun eta guztion artean gozatzeko aukera daukagun".