Aiurri Kide

Bertsoderbira garaiz hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek

Aiurri 2023ko urt. 12a, 18:10
Aitor Mendiluze, aurtengo BTN.

Larunbat honetan Bertsoderbia izango da Bastero Kulturgunean, eta jende asko hurbilduko da sarrerak agortu baitira. Antolatzaileek gogorarazi nahi dute ate irekiera 11:30ean izango dela,  eta komeni dela garaiz joatea. Saioa 12:00tan puntual hasiko da.

Aiurriko harpidedunen arteko zozketak badu irabazlea

Aiurriko harpidedunen artean, Euskaldunari esker, 2 sarrera zozkatu dira eta haux da irabazlea: 

-Agurtzane Urtasun.

Zorionak!

 

Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Alaia Martin, Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxeberriazarraga.

Gai jartzailea Andoni Egaña.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!