Udalak, abenduan onartu zuen prozedura berriaren bitartez, diruz laguntzen jarraituko du euskaraz ikasteko ahalegina.
2022-23 ikasturtearen deialdian honakoak dira aldaketa nabarmenenak:
- Eskaeren tramitazioa hiru multzotan egingo da:
- Multzoa: urritik aurrera hasi eta martxoaren 1etik ekainaren 30era bukatzen diren ikastaroak.
- Multzoa: urritik aurrera hasi eta martxoaren 1a baino lehen bukaltzen diren ikastaroak.
- Multzoa: udako ikastaroak.
- Ikasleek ikastaroa bukatu baino lehen aurkeztu beharko dute dirulaguntza eskaera, eta hortik aurrera Udalak eskatuko dizkie ikastaroa egiten ari den euskaltegiari matrikularen eta asistentziaren datuak.
- Dirulaguntzen jakinarazpenak ez dira banan bana egingo, Andoaingo Euskara Zerbitzuko webgunean argitaratuko dira, andoaindarraeuskaraz.eus
- Dirulaguntza emateko garaian ez da kontuan hartuko gainditutako maila. baina bai asistentzia, %85ekoa edo altuagoa izan beharko duena.
- HABEk eskaintzen dituen dirulaguntzek izango dute lehentasuna, eta Udalak lagunduko du horrelakorik jaso ezin dutenak. C1 eta C2 mailako ikastaroetan, matrikularen eta HABEren dirulaguntzaren arteko aldea gertatuz gero lagunduko du Udalak, betiere gehienezko 700 euroko diru-kopururaino.
- 2022-23 ikasturterako dirulaguntza arrunta ikastaroaren matrikularen %85ekoa izango da, gehienez ere, eta barnetegietako ostatu gastuei dagokienez, Udalak, gehienez ere, %50eko dirulaguntza emango du 300 euroko kopururaino.
- Matrikularen %100eko dirulaguntza jasoko dute honako kolektiboek:
- Andoaingo merkataritza eta ostalaritzako jardundegietan lan egiten duten andoaindarrek.
- A0 eta A1 maila egiten dutenak
- Familia ugariaren kideak
- Familia unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen batez baestekoa LGSx12 euro baino gehiagokoa ez dutenek.
- Azkeneko kolektibo horretako kideek ikastaroaren hasieran eskatu ahal izango dute matrikularen %80 aurreratzea, eta ordaintzen duten %20 errekuperatu ahalko dute ikastaroaren bukaeran asistentziaren baldintza betez gero.
Gainerako informazioa eta deialdien inguruko informazioa web orrialdean kontsulta daiteke (https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/dirulaguntzak/euskara-ikasteko/)
Multzoak
Multzoen arabera, eskabideak honako datetan aurkeztu behar dira Udaleko Ataria Zerbitzuan, edo era telematikoan:
- 1. MULTZOA: 2022ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2023ko martxoaren 1etik ekainaren 30 bitartean bukatzen diren ikastaroak. Eskaera aurkeztu: Ekainaren 30 baino lehen.
- 2. MULTZOA: 2022ko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2023ko martxoaren 1a baino lehen bukatzen diren ikastaroak. Eskaera aurkeztu: Martxoaren 9 baino lehen.
- 3. MULTZOA: 2023ko ekainaren 1etik aurrera hasi eta 2023ko urriaren 1 baino lehen bukatzen diren ikastaroak. Eskaera aurkeztu: Ekainaren 30etik urriaren 1 arte.