Gaur, ostiralarekin (18:30-20:00), eta bihar, larunbatarekin (10:30-13:30/18:00-20:30) azken egunak izango dira IF Matxikote artistaren artelanak Basteron ikusteko. Tamainez handiak dira Basteron dauden artelanak, eta hainbat gizarte-gai (hirigintza, ingurumena, kultura, euskara, gai sozialak…) ukitzen dituzte. Mezu aldarrikatzaileak transmititzea du gogoko Uztaritzeko artistak, horiekin ikuslea hausnartzera jar dadin.