Bigarren formakuntza saioa antolatu du kristau talde batek

Aiurri 2023ko urt. 15a, 21:30

Caritaseko ekimena, artxiboko irudian

Andoaingo Sinodo Dinamizatzaile Taldeak iragarri duenez, bigarren saioa astelehen honetan izango da “Giza eskubideak, dignitatea, zuzentasuna” izenburupean. Arratsaldeko 19:00tan izango da San Martin elizaren aretoan, Eguneko egoitzaren ondoan.

Abenduan ohar bidez zabaldu zutenez, "Andoaingo parrokiek lan saio batzuk programatu ditugu Elizbarrutiko Caritasen gidaritzapean. Eta honen bidez herritar guztiei luzatu nahi diegu gonbidapena".

Egitaraua:

  • Pobretasunaren errealitatea ezagutzea. Abenduak 19.
  • Giza eskubideak, dignitatea, zuzentasuna… Urtarrilak 16.
  • Etorkinak, beste kulturetatik datozenak. Otsailk 13.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!