Galduta ere, bosgarren postuari eusten dio Gizonezkoen Gorengo mailako sailkapenean. Urte hasiera honetan bi partida jarraian etxetik kanpo jokatu behar ditu, eta lehenengoan ezin izan dute punturik lortu. Denboraldi hasieran etxetik kanpo sendo agertu ziren Hondarribian, Usurbilen eta Donostian garaipenak eskuratuz. Hernanin eta Lezon ere garaipena eskuratu zuten, baina aurrekoan ezin izan zioten bolada on horri jarraipena eman. Ea Lasarte-orian punturik pilatzen duten, datorren asteburuan.
Lehen itzulia, bosgarren postuan
15 partida jokatu ostean, Andoaingo taldeak aurrealdean jarraitzeko asmoa agertu du. Asteburu honetan gaikaldean jarraitzeko aukera berria dute urdinek. Lehe jardunaldian, Euskalduna eta Ostadar taldeen artekoa berdinketarekin amaitu zen (1-1). Asteburu honetan Lasarte-Oriako zelaian ariko dira.
Sailkapena:
- REAL UNION CLUB
- DEUSTO
- TOURING
- ORIOKO
- EUSKALDUNA
- ROTETA