[Ohorezko jubenil maila]

Euskaldunak bigarren postuan amaitu lehen itzulia, liderra garaitu ostean

Aiurri 2023ko urt. 16a, 09:46

©SD Euskalduna. Artxiboko irudia

Lidergotzan sendo dabilen Anaitasuna taldea garaitu zuen Euskaldunak (2-0), lehen itzuliari amaiera eman zion jardunaldian.

Lehen itzulia liderrari astindua emanez amaitu eta garaipenari esker bigarren postua indartu dute. Sailkapenean atzetik datorren Aloña Mendiren aurka jokatuko dute asteburu honetan, Ubitarten. Lehen postuetan dabiltzan aurkarien aurka jokatzen ari da, urte hasiera honetan.

Sailkapena:

1   ANAITASUNA

2   EUSKALDUNA

3   ALOÑA MENDI K.E.

4   ZUMAIAKO

5   ORIOKO

6   URKI

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!