Porrota, bigarren itzuliaren hasieran

Aiurri 2023ko urt. 17a, 07:00

©Leizaran Artxiboko irudia

1. lurraldeko senior mailako gizonezkoen ligan 12. jardunaldia burutu da, bigarren itzuliari hasiera eman diona. Leizaran Ernio inmobiliaria taldeak galdu egin zuen Hondarribia Bidasoaren kantxan (27-23).

Euren arteko buruz burukoetan antzeko emaitzak eman dira, denboraldi honetan. Lehen jardunaldian, etxean, antzeko emaitzarekin irabazi zuen Leizaran Ernio inmobiliaria taldeak (28-23). Datorren asteburuan Munttarpe taldearen aurka ariko da, sailkapenean nabarmen atzean dagoen taldearen aurka. Sailkapenean aurrealdean jarraitzeko moduan daude, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!