Obra lizentzia datorren asteetan bideratuko da

Aiurri 2023ko urt. 18a, 11:44

“AIU-5” izenez ezagutzen da Ama Kandida urbanizatzeko proiektua, eta hasierako onespena eman diote. Dagoeneko argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta gauzak ondo datozen asteetan behin behineko izaera emango zaio.

Modu horretan bidea emango zaio hirigintza lanen hasierari. Verdascok ohar bidez adierazi duenez, “lanean jarraitzen dugu ahalik eta lasterren onets daitezen eremurako lehen obra-lizentzia ematea ahalbidetuko duten beharrezko hirigintza-tresnak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!