Bitik bi garaipen, eta asteburuan liderraren aurka ariko dira

Aiurri 2023ko urt. 23a, 09:00
Artxiboko irudia

Irungo Erroibide garaitu zuen Allurralden (52-39), bigarren garaipena eskuratuz. Sailkapenean lehen postuan dagoen Ordiziaren kantxan ariko dira asteburuan.

Mundarro garaitu zuen txapelketa berriko lehen jardunaldian, eta Erroibide ondoren. Hiru talde daude orain sailkapenaren gaialdean: Ordizia, Goierri eta Ganbara. 

Andoaindarrak, beraz, lehen postuan dagoen Ordiziaren aurka ariko dira asteburu honetan. Larubatean izango da Majorin, 09:15tan hasita.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!