Aurrealdean sendo jarraitu nahi dute, Ohorezko jubenil mailako ligan

Aiurri 2023ko urt. 24a, 09:11
©SD Euskalduna. Artxiboko irudia

Aloña Mendi hirugarren sailkatua garaitu zuten Ubitarten (3-1), aurreko asteburuan Anaitasuna gainditu ondoren (2-0). Sailkapenean bigarren postua indartu dute, garaipen honekin.

Bigarren itzuliaren hasieran garaipenaren bidean darraite. Hiru talde daude gaikaldean, sailkapenean, eta gaurkoz sasoi onena Andoaingo taldea erakusten ari da.

Asteburu honetan Elgoibarren zelaian ariko dira, sailkapenean 11. postuan dagoen taldea. Sailkapena:

1   ANAITASUNA 36 p.

2   EUSKALDUNA 30 p.

3   ALOÑA MENDI K.E. 25 p.

4   ORIOKO 25 p.

5   URKI 25 p.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!