Etxetik kanpoko joera ona berreskuratu du Euskaldunak, Ostadarren zelaian irabazita

Aiurri 2023ko urt. 23a, 09:13

Artxiboko irudia.

Ostadarren zelaian 2-3 irabazi ostean, sailkapenaren aurrealdean jarraitzen du Euskaldunak Gizonezkoen Gorengo mailan. Joera onari eusteko aukera izango dute asteburuan, Ubitarten.

Sailkapenean koska bat gora egin du Andoaingo taldeak, eta aurraldean jarraitzeko aukera izango dute asteburuan. Hondarribia taldea hurbilduko da Ubitartera. Lehen itzulian, Hondarribian, Euskaldunak 1-2 irabazi zuen. Ea oraingoan ere hiru puntuak lortzen dituzten.

Lehen itzulia, laugarren postuan

Sailkapena:

  1. REAL UNION CLUB 36 p.
  2. DEUSTO 33 p.
  3. TOURING 28 p.
  4. EUSKALDUNA 28 p.
  5. ORIOKO 28 p.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!