Edukiontzien enegarren sutea, oraingoan Mimendi auzoko igogailuaren parean

Aiurri 2023ko urt. 22a, 23:00
Twitter @evelynjonson

Azken hilabeteotako joerari eutsiz, edukiontzien erreketa berria izan da Andoainen. Azkena Doktor Huitzin izan zen, larunbat goizaldeko 05:00ak aldera. 

Aita Larramendi ikastolako eraikinaren eta Mimendiko igogailuaren tartean dauden edukiontziei su eman zieten. Bideoan ikus daitekeenez, sutea handi samarra izan zen. Suteak kalte materialak eragiten ditu, baina kea arnastea are arriskutsuago izan daiteke gertu bizi daitezkeen bizilagunentzat.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!