Munttarpe garaituta, liderraren etxean dute hurrengo hitzordua

Aiurri 2023ko urt. 24a, 10:13
©Leizaran Artxiboko irudia

1. lurraldeko senior mailako gizonezkoen ligan Ordizia, Urola, Leizaran eta Saieko taldeak nabarmentzen ari dira. Bada, asteburuan elkarren aurka ariko dira. Alde batetik, Ordizia-Leizaran eta, beste aldetik, Urola-Saieko.

Bigarren itzuliaren bigarren jardunaldian partidak zailak aurrikusten dira sailkapenaren aurrealdean direnentzat. Leizaran taldeak, esaterako, Majorin jokatuko du Ordizia liderraren aurka. Irabaziz gero, bultzada polita litzateke. Eta, galduz, gero, aurrealdean jarraitzeko aukera berriak izango dituzte hurrengo jardunaldietan.

Lehen itzulian, Allurraldeko partidan, ordiziarrak nagusitu ziren (27-31).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!