Aitortza ekitaldia Joxe Manuel Erkiziari, Ontza elkartean

Aiurri 2023ko urt. 25a, 09:22

Larunbatean bazkideen batzarra izango da, elkartean. Batzarraren osteko afarian, zuzendaritza-taldeak omenaldi-ekitaldia eskainiko dio Joxe Manuek Erkizia Uriari. Ehun urte beteko ditu aurten, eta egunerokoan sasoiko dagoela erakusten du.

Elkarteko zuzendaritzak horrela aurkeztu du Erkizia jauna: “Andoaindar eta kaletxikitar petoa, ehiztari amorratu eta muslari sutsua, kirolaria eta lagun handia izateaz gain, hurbileko eta lagun giroko pertsona da Joxe Manuel Erkizia eta horregatik, egin nahi diogu eskertza ekitalditxo hau”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!