1985eko elurtearen argazki-bilduma

Aiurri 2023ko urt. 25a, 18:59

Azken elurte handia, kopuruan eta iraupenean, 1985eko urtarrilekoa izan zen. Emilio Truchuelok eguerdi hartan argazki-sorta atera zuen, denboraren poderioz xarma berezia hartu duena.

Wikipediak dioena: 1985. urteko urtarrilean Europan izandako hotzaldia 1956 urtetik izandako hotzaldi gogorrena izan zen. Urtarrilaren 6an hasi eta bi astetara luzatu zen gutxi gorabehera. Euskal Herrian ohikoak ez ziren tenperatura baxuak eta elurteak ekarri zituen; esaterako, Donostian termometroak -6 °C-ra heldu ziren eta 15 cmko elurra pilatu zen kaleetan, Kontxa pasealekuan eski-norgehiagoka antolatu zen eta Gasteizen inoiz izandako hotz handiena erregistratu zen, -16.8 °C-rekin. Garraioa eta errepide gehienak erabat moztuta geratu ziren. Europan, ehundaka hildako izan ziren.

Aiurri hamaboskaria

Harpidedunek ostegunean hasita jasoko duten Aiurri hamaboskarian Emilio Truchueloren eta Karlisen argazkiak ikusgai daude, hainbat orrialdeko pieza berezian. Bertan topatuko dituzte Andoaingo eta Amasa-Villabonako argazkiak.

 

Harpideduna bazara etxean jasoko duzu
Aiurri hamaboskaria

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!